Eskaera Baten Urrats Desberdinak
Lehen kontaktua
Bidali argazki bat eta erretratuari zer eskatu nahi diozun.
Aukeratu argazki garbi bat, kalitate onekoa, behar bezala argitua, hurbiletik hartua,
aurpegiaren ezaugarriak ongi bereizteko moduan (batez ere begiak, sudurra eta ahoa), eta,
horrela, zuzen adierazi ahal izango ditut aurpegiaren adierazpena eta pertsonaren emozioa,
akabera errealista baterako.
Orrialde berean aurpegi bat baino gehiago nahi baduzu, argazki ezberdinak bidal ditzakezu,
konposizioa eginen dut.
ni neu.
Adostasun eta Balidazioa
Eskaera adostu ondoren, erretratuaren lanarekin hasi ahal izateko, kostu osoaren, % 50 a
eskatuko zaizu.
Erretratuaren Marrazketa
Arretaz eta zehaztasunez marrazten dut erretratua.
Erretratuaren Bukaera
Behin bukatuta, erretratuaren emaitza bialtzen dizut onarpena izateko.
Bidalketa
Falta den kostuaren %50 kobratu ondoren, erretratua pakete egoki batean bidaliko zaizu posta
zertifikatuaren bitartez. Mail bat bidaliko dizut « tracking » edo bidalketaren zenbakia
jakinarazteko. Bialketa helbidearen arabera, aukera egongo da marrazkia eskutan emateko eta
falta den kostua momentuan horretan bertan ordaintzeko.


Epeak
Erretratu bat egiteko behar den denbora, nahi den formatuaren, marraztu behar den jende kopuruaren eta momentu horretan egiten ari diren eskaeren araberakoa da.
Harremanetan jartzen garenean jakinaraziko dizut.
Presazko edozein enkarguz, jakinaraz iezadazu, ahal dudan guztia eginen dut zure eskaerari
erantzuteko.
Prezioak
Ondoko prezioek ez dituzte markoa eta entrega gastuak barne hartzen.
| A5 14,8 x 21 cm | A5+ 16 x 24 cm | A4 21 x 29,7 cm | A4+ 24 x 32 cm | 27,9 x 35,6 cm | A3 29,7 x 42 cm | |
| Aurpegi bakarra | 90€ | 95€ | 100€ | 110€ | 120€ | 130€ |
| Prix par Sujet Supplémentaire | x | x | +40€ | +50€ | +60€ | +70€ |
Ideia bat, proiektu bat, galdera bat?
Hitz egin dezagun oraintxe bertan.
© 2025 Gwénaëlle Martin




Vous devez être connecté pour poster un commentaire.